Eskualdeko enpresentzat prestakuntza ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak
Urriaren 16 eta 18an, 12:30etatik 15:00etara emango den prestakuntza ikastaroan, enpresetako webguneen on-line posizionamendua hobetzeko teknikak landuko dituzte. Parte hartu nahi dutenak aurrez izena eman beharko dute.
Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktiko bat antolatu du eskualdeko enpresentzat “Nola hobeto on-line posizionamendua” izenburuarekin.
Jardunaldi honetan, internetek enpresa txiki eta ertainei ezagutzera emateko eskaintzen dizkien aukerak hobetzeko erremintak azalduko dira.
Enpresa parte hartzaileek, euren webgunearen “On-line posizionamendua” lantzeko aukera izango dute, teknika sinpleen bidez, web orriaren bisitari eta bezero potentzialen kopurua handitzea lortzeko.
Bestalde, partehartzaileek enpresaren on-line presentzia eta web orriaren edukia modu pertsonalizatu batean aztertzeko aukera izango dute, ikastaroaren ondorengo bakarkako saioetan.
Taillerrak bi saio izango ditu: urriaren 16an eta 18an, 12:30etik 15:00etara.
Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da.
Beste argibide batzuk
Informazioa eta izen-ematea: izena emateko e-mail bat bidali behar da enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz. Argibideak jasotzeko: Tel. 943 89 08 08 Enpresentzako Zerbitzuak.
Hizkuntza: partehartzaileen arabera finkatuko da.
Doakoa: saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Finantzaketa: Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan garatu da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.



