Eskualdeko enpresetako langile eta langabetuentzat hiru ikastaro antolatu ditu Udal elkarteak

2014/01/21

Ikastarek bi atal dituzte, batetik, prestakuntza teorikoa eta, bestetik banan-banako tutoretzak, izan ere, helburua da ezagupen teorikoak praktikan jartzea eta parte-hartzailearentzat onuragarri izatea. hiru ikastaroetako izen emate epea urtarrilaren 28an bukatuko da.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, 3 ikastaro antolatu ditu eskualdeko enpresetako langileentzat eta eskualdeko langabeentzat.

 

Ikastaro horiek bi atal dituzte, batetik, prestakuntza teorikoa eta, bestetik banan-banako tutoretzak, izan ere, helburua da ezagupen teorikoak praktikan jartzea eta parte-hartzailearentzat onuragarri izatea.

 

Ikastaroak 

1. IKTen erabilpena enpresa txiki eta ertainetan. 20 orduko prestakuntza eta 3 tutoretza-saio

2. Nazioarteko merkataritza ingelesez. 40 orduko prestakuntza eta 3 tutoretza-saio

3. Enpresa-plana. 28 orduko prestakuntza eta 3 tutoretza-saio

 

Noiz eta non: 

Ikastaroak izango dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Ikastaroak hasiko dira otsailean. Tutoretza-saioak egingo dira ikastaroak amaitu ondoren, betiere, ekainaren 20aren aurretik.

 

Izen-ematea eta informazioa:

Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 28an.

Plazak mugatuak direnez, hautaketa prozesu bat egingo da izena ematen dutenen artean.

 

Informazioa eta argibideak:

Urola Kostako Udal Elkartea

Prestakuntza eta Enplegu Saila

943890808

 

Ondoren datoz ikastaro bakoitzaren eduki, data eta bestelako xehetasunak. Ikastaro bakoitzaren asteko egun eta datak behin-behinekoak dira. 


1.     IKT-EN ERABILPENA ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN: EGUNERATU TENOLOGIAREN ERABILPENEAN

 

Helburua: online eskura dauden tresnak ezagutzera ematea, bereziki doan direnak.

 

Edukia (8 prestakuntza-saio bi ordu eta erdikoak + 3 tutoretza-saio, bakoitza 1,5 ordukoa):

·        Nola egin webgune bat? wordpress, shopify, magento,…

·        Doako CRMak

·        Google Drive

·        Online galdetegiak: doodle, surveymonkey, …

·        Hootsuite

·        Skype

·        Publizitate kanpainak online

·        Atera etekinik handiena zure online dendari

 

Prestakuntza teorikoa: otsailak 4 – martxoak 28, astearteetan, 12:00-14:30

 

 

2.     NAZIOARTEKO MERKATARITZA INGELESEZ: DO YOU SPEAK ENGLISH?

 

Helburua: nazioarteko merkatuetara jotzeko asmoa duten edo bide hori hasi duten enpresen zerbitzu komertziala indartzea.

Edukia: (prestakuntza 40 ordu + 3 tutoretza-saio, bakoitza 1,5 ordukoa):

·        Nazioarteko merkataritza jardueren kudeaketa

·        Aurkezpen komertzialak ingelesez

·        Negoziazioak ingelesez

·        Nazioarteko merkataritza harremanak (networking)

Prestakuntza teorikoa: otsailak 10 - apirilak 9, astelehen eta asteazkenetan.

 

 

3.     ENPRESA-PLANA: …HARTU ERABAKI EGOKIAK ZURE ENPRESAN

 

Helburua: negozioaren plangintza egiten laguntzea, ahalik eta etekinik handiena izateko.

Edukia: (4 ordu gai bakoitzeko + 3 tutoretza-saio, bakoitza 1,5 ordukoa):

·        Enpresa-plana eta negozio-eredua

·        Merkatuen azterketak

·        Marketin-plana

·        Merkataritza-plana

·        Ekoizpen-plana

·        Giza baliabideen plana

·        Ekonomia eta finantzaketa azterketa

Prestakuntza teorikoa: otsailak 13-apirilak 22, ostegunetan, 9:00-13:00