Eskualdeko herritarrek hondakinen kudeaketaz hitz egiteko aukera, Solasgunean
Ekainaren 21ean izango da, Zarautzen, Merkatu plazan. Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) eragile, talde eta alderdiei egin zaie deialdia, parte hartzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak SOLASGUNEA antolatu dute, hondakinen kudeaketaren inguruan hitz egiteko.
Noiz: ekainaren 21ean, 18:30ean (iraupena 90 minutu)
Non: Merkatu plazako 1. solairuan (Zarautzen)
Hona hemen ekimen horren gaineko xehetasunak:
Zer dira solasguneak?
SOLASGUNEA ekimena Europa mailan existitzen den ekimen batean oinarritzen da; 6-8 laguneko taldeetan, dinamizatzaile bat laguntzaile, gai baten inguruan hitz egiteko, eztabaidatzeko eta elkarrekin kontsentsura iristeko metodologia darabilen mahai-joko batean, hain zuzen ere.
Ekimenaren helburua da herritarrek gai jakin baten inguruan informatzea, hitz egitea, iritzi
desberdinak entzutea eta talde-erabaki batera iristea.
Gure helburua
"Hitz egin dezagun hondakinen kudeaketaren inguruan" solasgunearen helburua da eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) elkarte eta gizarte eragileen ordezkariek hondakinen kudeaketaren gainean hitz egitea eta gaia aztertzea.
Informazio ugari ari da agertzen batean eta bestean hondakinen kudeaketari buruz eta ez da beti informazio egokia. Solasgunea gaia aztertzeko, iritziak partekatzeko eta jarrerak adosteko gune bat da.
Nola
Solasguneen metodologia erabiliko da.
Partaide bakoitzak mahai-tapiz bat izango du bere aurrean, eta informazioa jasoko du txartel batzuen bitartez. Gero, bigarren fase batean, eztabaidatu egingo dute, eta saiatuko dira talde-ikuspuntu batera iristen. Azken fasean, jarrera politiko edo sozial bat elkarrekin hartzen saiatuko dira.
Saioa dinamizatzaile batzuk gidatuko dute eta Italian landutako materiala erabiliko da (Elhuyarrek euskaratu eta egokituta). Materialak informazio zabala eskaintzen du, eta gaia ikuspuntu askotatik aztertzeko aukera ematen du.
Parte-hartzaileak
Solasgunean parte hartzeko gonbidapena jaso dute eskualdeko elkarte eta gizarte eragileek eta ordezkari bana bertaratzeko eskaintza egin zaie. 50 pertsonek parte hartzeko prestatu da ekimena.
Izena aurrez eman behar da (taldeak antolatu eta azpiegitura prestatu ahal izateko).
Izena emateko:
Jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin:
Telefonoa: 943890808
Bidali mezua izen-abizenekin eta taldearen izenarekin helbide honetara:
Izena emateko epea amaituko da ekainaren 20an, 12:00etan.



