Eskualdeko turismo eskaintza biltzen duen webgunea berritu dute Udal Elkarteak eta eskualdeko turismo bulegoek

2013/11/13

Eskualdeko turismoaren eskaintza webgune batean bildu zen duela hainbat urte. Alabaina, orain arte sarean egon den webgunea zaharkituta geratu da eta berria landu eta sarean jarri berri da.

Eskualdeko turismoa sustatzen

 

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaiako turismo arduradunek elkarlanean daramatzate hainbat urte eskualdeko turismoa sustatzeko ahaleginean, kostaldea / costa vasca markarekin.

 

Jarduera horien helburua da kanpoko bisitariei (Euskal Herrikoei nahiz atzerrikoei) gure eskualdea osorik erakutsi eta ezagutaraztea. Horretarako, elkarrekin antolatzen dituzte hainbat jarduera eta kanpaina, esate baterako, azaroaren hasieran gure herrietako turismo eskaintza ezagutzera emateko Donostiako Bulebarrean jarritako karpa eta egindako jarduerak.

 

Webgunea berritu

 

Eskualdeko turismoaren eskaintza webgune batean bildu zen duela hainbat urte. Alabaina, orain arte sarean egon den webgunea zaharkituta geratu da eta berria landu eta sarean jarri berri da.

 

Webgune berria dinamikoagoa eta erakargarriagoa da eta, besteak beste, eskualdeko eskaintza eta berrien albisteak landuko dira.

 

Webgune berritua da, beraz, eta lehen eskaintzen zuen informazioa osatu egin da (jatetxeak, ostatuak, bisita gidatuak…) eta atal berriak erantsi dira (itsas ondarea, albistegia…).

 

Irudi, mapa eta antzeko baliabidez hornituta dago, eta bilaketak arin eta erraz egin daitezke.

 

Honako atal nagusi hauek ditu:

 

-         Albisteak eta jarduerak

-        Eskualdea, herriak, turismo bulegoak, gidak, planoak…

-         Ostatuak

-         Gastronomia

-        Zer ikusi (museoak, Pagoetako Parke Naturala…)

-         Zer egin (bisita gidatuak, esperientziak, oinezko ibilbideak, uretako ekintzak…)

-         Naturguneak

-         Hondartzak

-        Itsas ondarea