Eskuz binakako txapelketa profesionaleko partidarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai internet bidez

2019/01/03
Urtarrilaren 13an izango den pilota jaialdirako txartelak bihar, 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez. Txartelek 30 euroko prezioa izango dute eta salgai izango dira baita egunean bertan ere Aitzuriko leihatilan.

Abenduan iragarri bezala, azken urteotan Zumaiak pilotaren alde eginiko apustua berretsiz, Zumaiak lehen aldiz hartuko du pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako partida bat, urtarrilaren 13an, Aitzuri pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan.

Mendizabal III - Erostarbe eta Jaka - Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera pilota jaialdiari eta ondoren jokatuko da Elezkano II - Rezusta eta Irribarria - Zabaleta bikoteen arteko eskuz binakako txapelketako partida.

Txartelak Aitzuriko leihatilan 30 euroren truke erosteko aukera egongo bada ere, bihar, urtarrilaren 4ean, 10:00etatik aurrera salgai egongo dira baita internet bidez ere, honako esteka honen bidez:

https://proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets