Espainiako banderaren auziaren inguruko xehetasunak azaldu nahi ditu Udal Gobernuak

2012/12/04

1981. urtean onartutako Banderen legearen arabera Espainiako Estatuko administrazio eraikin guztietan egon behar du bandera espainiarrak.

 

Aurtengo apirilaren 20an heldu zen EAEen Espainiako Gobernuko delegatua den Carlos Urkijoren gutuna udaletxera. Gutun horren bidez, jakinarazten zen 1981ean onartutako Banderen legearen arabera, udaletxeak Espainiako bandera jartzeko hilabeteko epea zuela. Izan ere, lege horren arabera, Espainiako Estatuko administrazio eraikin guztietan egon behar du bandera espainiarra; bai kanpoaldean, bai barrualdean.

 

Zehaztutako hilabeteko epe horretan, Zumaiako Udalak ez zuen ezer egin gai horren inguruan, eta ekainean, estatuko administrazio orokorrak demanda bat jarri zion Udalari ezer egin ez zuelako. Uztailean, epaitegiak espedientea bidaltzeko eskaera egin zion. Zumaiako Udalak eskatu bezala bidali zuen espedientea. Eta demandari erantzuna ere eman zitzaion.

 

Ondoren, estatuko administrazioak alkatearen testigantza jasotzea eskatu zuen, baina epaileak atzera bota zuen eskaera hori. Orain, epailearen ondorioen zain dago auzia.

 

Udal gobernuak auzia ahal den bitartean errekurritzen jarraituko du, eta Espainiako gobernuari Euskal Herriaren izatea aitortu eta erabakitzeko eskubidea errespetatu dezala exijitzen dio.