Etxean erabilitako olioa birziklatzeko kanpaina Udal Elkarteak abiatu du

2012/10/15

Ekogras eta Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina bat burutuko dute, etxean erabilitako olioa birziklatzea sustatzeko.

Zergatik birziklatu etxean erabilitako olioa?

 

Sukaldean erabilitako olioa gaika biltzen da Urola Kostako Udal Elkartean. Olioa gaika bildu eta birziklatzeak onura handiak ditu, izan ere, bio-diesela egiteko erabiltzen da. Gaika bildu eta birziklatzen ez bada, zabortegira botatzen da edo etxeko arraskatik behera botatzen da, horrek dakartzan kutsadura eta saneamendu arazo guztiekin. Bio-diesela bigarren belaunaldiko erregaia da eta egiteko olio hondakinak baizik ez dira erabiltzen. Beraz, oso garrantzitsua da erabilitako olioa gaika biltzea, gero birziklatzeko.

 

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Ekograsek kanpaina bat jarri dute martxan, etxean erabilitako olioa gaika biltzea sustatzeko eta horrela egiten duten herritarren ahalegina saritzeko (hilero bi lagunentzako bina bazkari/afari zozketatuko dira).

 

Kanpainaren helburua

-  Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako biztanleak kontzientziatzea etxean erabilitako olioa birziklatzea sustatzea.

-  Birziklatzeko portaera saritzea.

 

Kanpaina nork

Olioa birziklatzea sustatzeko kanpaina hau Urola Kostako Udal Elkarteak eta Ekograsek bideratuko dute elkarlanean.

 

Kanpaina nola

Olioa birziklatzea sustatzeko kanpainan honako ekimenak burutuko dira:

 

1. Irrati tarteak

“Sukaldean erabilitako olioa duzu eta ez dakizu harekin zer egin?” dio kanpaina honetako irrati bidezko iragarkiaren hasierak.

 

2.      Esku-orria banatu

Eskualdeko postontzi guztietan esku-orri bat banatuko da. Bertan olioa gaika biltzeak ingurumenari dakarzkion onurei buruzko informazioa agertzen da: nola birziklatu, zer egiten den bildutako olioarekin, kaleko edukiontziak non dauden...

 

3.      Zozketa

Esku-orriarekin batera 12  itsasgarri edo pegatina banatuko dira. 

Olioaren edukiontzian uzten dugun ontziari itsasgarria pegatu behar zaio, izen-abizenak eta telefonoa idatzita.

Hilero bi lagunentzako 2 bazkari edo afari zozketatuko dira (eskualdeko jatetxeetan). Horrela, bide batez, eskualdeko jatetxeek olioa gaika biltzen azken urteotan egin duten ahalegina ere eskertu nahi dugu.

Kanpaina indarrean egongo da 2013ko urriaren 31 arte.

 

4.      Magoa

Asier Kidam magoa ibiliko da Zarautz eta Zumaiako kaleetan barrena. Mago horrek hainbat jolas eta magia-saio egingo ditu birziklatzea eta, bereziki, olioaren gaikako bilketa gai gisa hartuta. Egun erdiko bi saio egingo ditu:

 

- Zarautzen, urriaren 20an, goizean (ibilbidea: Musika plaza, Udaletxeko plaza, Salbatore Mitxelena)

- Zumaian, urriaren 21ean, arratsaldean (ibilbidea: Alaia auzategia, Zuloaga plaza, Amaia plaza)

 

Kanpainaren datak

 

Zer

Noiz

Kanpainaren aurkezpena: prentsaurrekoa

Urriak 15, 12:00etan Udal Elkartean

Udal Elkartea eta Ekogras

Esku-orria banatu

Urriak 16-17

Zozketak

Lehendabizikoa urria amaieran; gero hilero

Magoaren saioak

Zarautz: urriak 20 (larunbata), goizean

Zumaia: urriak 21(igandea), arratsaldean