Etxean eta auzoan konposta egiten hasteko ikastaroa
Urola Kostako Udal Elkarteak udalekin elkarlanean etxean eta auzoan konposta egiten hasi nahi dutenek, aurrez ikastarotxo bat egin behar dute (ordubetetxo batekoa), eta datorren astean, hilaren 4an, 19:00etatik aurrera Algorri Interpretazio Zentroan izango da aukera. Konpostaren planaren 3. fasean kokatzen dira ikastaro horiek. Lehendabiziko fasean bisitak egin zaizkie 2005az geroztik etxean konpostagailua jarri duten familiei. Bigarrenean auzoan konposta egiteko eremuak jarri dira. Hirugarren fase honetan, berriz, helburua da konpostagailua jartzeko baldintzak betetzen dituzten (lorategi, baratza edo berdegune txiki bat izatea) ahalik eta familia gehienek etxean konpostagailua jartzea, hondakin organikoak bertatik bertara tratatzeko eta konposta egiteko. Izena eman edo argibideak jasotzeko: Tel. 943554874 konposta@urolakosta.org



