Etxean nerabeak dituztenentzat hitzaldia

2011/03/17

Gaur, hilak 17, eta datorren ostegunean, hilak 24 izango dira hitzaldiak 17:30etatik 19:00ak bitartean, Brankan.

 

Zumaiako Udalak bi hitzaldi antolatu ditu etxean nerabeak dituzten gurasoei zuzenduta, Ai ene, nerabe bat etxean! Aterako ote naiz honetatik? lelopean. Lehenengo hitzaldia gaur bertan izango da, 17:30etatik 19:00ak bitartean. Eta datorren ostegunean, hilak 24, bestea izango da. Bi hitzaldiak Brankan izango dira, eta Joxe Amiama EHU-ko irakasleak emango ditu.

 

Hitzaldiaren aurkezpena

Behin baino gehiagotan gure seme alabei ulertzea eta laguntzea izugarrizko erronka izaten da. Nola lagun diezaiokegu bixar horiek kentzea lotsa ematen badio, edota postura txarrak hartzen dituztenean sujetadorea dela eta? Zergatik erantzuten dit, harrotuta, "eta hori zergatik"? Lagunak gu baino inportanteagoak ote dira? Nora aldera joan gaitezke diziplinarekin? Zer estrategia konkreturekin?