Etxebiden izena emateko eskabide-orrien inguruko informazioa webgune honetan kontsultatu daiteke

2010/09/15

Etxebizitza eskatzaileen erregistroaren inguruko informazio orokorra edota eskabide orriak betetzeko argibideak agertzen dira, besteak beste, atal berrian.

 

Zumaiako Udalak webgune honetan Etxebiden izena emateko eskabide-orrien inguruko informazioa jasotzen duen atal berezi bat prestatu du. Bertan, etxebizitza eskatzaileen erregistroari buruz Udalak prestatutako informazio orokorra azaltzen da. Horrez gain, eskabide orriak betetzeko argibideak jasotzen dituen dokumentua ere eskuratu daiteke atal horretan, besteak beste.

Izan ere, aurrerantzean Zumaiako udalerrian babes ofizialeko etxebizitzak (alokairuan edo jabetzan) edo tasatuen sustapenetan, zozketa Etxebideko zerrendetan apuntatuta daudenen artean egingo da.

Hori dela eta interesatuei dei egiten zaie Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena ematera etorkizunean Udalak edota Eusko Jaurlaritzak bultzatutako babes ofizialeko etxebizitza sustapenetan parte hartzeko.

Erregistroa irekita dago dagoeneko, eta oraingoz ez dauka epemugarik.

Argibide gehiagorako joan gaiari buruzko atalera.