Euripean ere jende ugari lasterka
Larunbateko eguraldi kaxkarrak ez zituen lasterkariak beldurtu, eta ehundaka lagun izan ziren larunbat arratsaldean Zumaian saltaka.
Larunbatean izan zen urteroko Herri Lasterketa Zumaian. 15:00etatik hasi eta arratsak aurrera egin artean ehundaka lagun izan ziren lasterka herriko kaleetan. 15:00etan txikienek eman zioten hasiera ekimenari. Ondoren izan zen lerrodun patinen lasterketa, eta bukatzeko 17:00etatik aurrera lasterketa nagusia izan zen protagonista.
Patinen lasterketan, Sergio Uriarte (29:25) eta Bego Huerta (32:44) izan ziren azkarrenak ibilbidea osatzen.
Lasterketa nagusiari dagokionez, David Garcia (32:58) eta Lourdes Colomo (39:58) izan ziren azkarrenak lasterketa luzean. Lasterketa motzean, berriz, Unai Hernandez ( 18:31) izan zen helmugara iristen lehena gizonezkoetan eta Nerea Amilibia ( 22:15) izan zen lehena emakumezkoetan.
Sailkapenak
Argazkiak (Baleike)



