Europako hauteskundeetarako hautesle errolda ikusgai dago udaletxean
Maiatzaren 25eko Europako Batasunerako hauteskundeetan parte hartu dezaketen herritarren hautesle zerrenda jada kontsultagai dago udaletxean. Gaurtik apirilaren 14ra bitartean egongo da ikusgai, udaletxeko iragarkien tabloian, eta herritarrek epe hori izango dute beren datuak behar bezala jasota daudela baieztatzeko. Erreklamazioren bat duenak epe horretan adierazi beharko du udaletxean.



