Eusebio Gurrutxaga plazaren eta San Juan egoitzaren arteko hiri igogailuaren beheko fasearen lanak direla eta kale mozketa astelehenetik aurrera

2019/01/25

Igogailua egiteko lanen beheko fasea hastera doala eta, San Jose Kalearen 22 zenbakitik 18ra kalea moztea beharrezkoa izango da, urtarrilaren 28tik apirilaren 5a bitarte. Udalak barkamena eskatzen die merkatari eta bizilagunei, guztion onura ekarriko duen igogailu honen lanek sortuko dituzten momentuko eragozpenengatik.

Zumaiako Udalak jakinarazten du, datorren astelehenean, urtarrilak 28, Eusebio Gurrutxaga plazaren eta San Juan egoitzaren arteko hiri igogailuaren lanen beheko fasea hasiko dela, eta horretarako San Jose kaleko 22. zenbakitik 18ra mozketa egitea beharrezkoa izango dela. Erantsita doan krokisean ikus daiteke eragindako eremua eta zirkulazioan izango duen eragina obrek irauten duten bitartean.

Apirilaren 5a arte (barne) kalea moztuta egotea aurreikusten da. San Jose 30etik 18rako atarien arteko zatia beste bi astez itxita egongo da. Otsailaren 11n zabalduko da trafikoari dagokionez. 

Udalak barkamena eskatzen die merkatari eta bizilagunei, guztion onura ekarriko duen igogailu honen lanek sortuko dituzten momentuko eragozpenengatik.