Eusebio Gurrutxaga plazaren eta San Juan egoitzaren arteko hiri igogailuaren lanak direla eta kale mozketa astelehenetik aurrera

2019/01/11
Igogailua egiteko lanen tarteko fasea hastera doala eta, San Jose Kalearen 30 zenbakitik 18ra kalea moztea beharrezkoa izango da, urtarrilaren 14tik 28ra bitarte. Udalak barkamena eskatzen die merkatari eta bizilagunei, guztion onura ekarriko duen igogailu honen lanek sortuko dituzten momentuko eragozpenengatik.

Zumaiako Udalak jakinarazten du, datorren astelehenean, urtarrilak 14, Eusebio Gurrutxaga plazaren eta San Juan egoitzaren arteko hiri igogailuaren lanen tarteko fasea hasiko dela, eta horretarako San Jose kalearen 30. zenbakitik 18ra mozketa egitea beharrezkoa izango dela. Erantsita doan Ordenazio planoan ikus daiteke eragindako eremua eta zirkulazioan izango duen eragina obrek irauten duten bitartean.

 

Urtarrilaren 28ra arte (barne) kalea moztuta egotea aurreikusten da. Udalak barkamena eskatzen die merkatari eta bizilagunei, guztion onura ekarriko duen igogailu honen lanek sortuko dituzten momentuko eragozpenengatik.