Eusebio Gurrutxagako garajeen kontzesiorako izen-ematea hil bukaera arte luzatuko da
Informazio gehiago eskatzera edota garajeen kontzesioan izena ematera etorri dira zenbait herritar azken hilabete hauetan Zumaia Lantzenen bulegoetara eta orain, interesa izan dezakeen orori izena emateko aukera eskaini nahian, luzatu egingo da izen-emateko epea.
Abuztuaren hasieran abiatu zuen Zumaia Lantzenek Eusebio Gurrutxagan garajeak egin ahala izateko zegoen eskaria aztertzeko epea. Izan ere, Eusebio Gurrutxagan garajeak egin nahi ditu Udalak, baina egungo krisi egoera eta hainbat faktore kontuan hartuta, ezinbestekoa zaio aldez aurretik garaje horien eskaria zenbaterainokoa izango den herritarrengandik jasotzea.
Guztira 277 aparkaleku izango dira, 50 urterako kontzesioan hartzeko. Bakoitzak 21.000 euro (+BEZ) balioko du, eta kontzesioa eskuratzeko asmoa benetakoa dela adierazteko 300 euroko aurrerapena ordaindu behar da Kutxako 2101 0381 02 0010225704 kontu zenbakira, interesdunaren izenean. Ordoren, ordainketaren ziurtagiria izen-emate orriarekin batera Zumaia Lantzeneko bulegoan entregatu beharko da. Izen-emateko orriak Zumaia Lantzenek Udaletxean duen bulegoan, edo www.zumaia.net helbidean aurki daitezke.
Izen-ematea urriaren 30a arte
Informazio gehiago eskatzera edota garajeen kontzesioan izena ematera etorri dira zenbait herritar azken hilabete hauetan Zumaia Lantzenen bulegoetara eta orain, interesa izan dezakeen orori izena emateko aukera eskaini nahian, luzatu egingo da izen-emateko epea. Urriaren 30a izango da horretarako azkeneko eguna.
Behin izena emateko epea bukatu eta Udalak eskatzaile kopurua ezagutzen duenean, azterketa ekonomikoa egingo du saldu ez diren aparkalekuak bideragarri egiteko sistemarik ba ote den jakiteko. Dena aztertu ondoren, aparkalekuak bideragarritasunik ez duela ondorioztatzen bada, interesatuei aldez aurretik ordaindutako dirua itzuliko zaie.



