Euskahalduntzeko gonbita 19. Korrikarekin

2015/03/18

Gaur goizean, herriko ume eta gaztetxoek hartu dute Korrikaren testigua Korrika nagusiaren atarian, giroa berotzeko. Goizeko 10:30ean, Itsas kiroldegian hasi dira euskararen alde korrika, eta Beheko plazara arte eraman dute testigua, eskuz esku. Han, euskararen eta Korrikaren aldeko aldarria egin dute. Bihar, martxoak 19, hasiko da Korrika Urepelen eta igandean (martxoak 22) helduko da Zumaiara. Orduan izango da herritar guztion txanda. 16:55ak inguruan helduko da testigua Getaria aldetik, eta herriko eragile ugarik izango dute oraingoan ere testigua emateko aukera, tartean izango da Udala. Beraz, Udalak herritar oro animatu nahi du igandean korrikan parte hartu eta euskararekin Zumaiak duen konpromisoa plazaratzera.