Euskal Jai Eguna dela-eta, trafiko aldaketak

2013/08/07

Datorren ostiralean, abuztuak 9, Euskal Jai eguna ospatuko da Zumaian. Goizean goizetik baserriko produktuen azokak hartuko du Alde Zaharra, eta hori dela-eta, Bonifazio Etxegaraitik Alde Zaharrerako sarbidea itxita izango da goiz partean (9:30etatik 14:30ak inguruan bitartean). Horretaz gain, arratsalde partean ere hainbat trafiko noranzkotan aldaketak izango dira erdigunean, eta Udaltzaingoak arretaz eta adi ibiltzeko eskaera egiten die herritarrei.