Euskal Jai Eguna, giro ederrean
Goizean goizetik mugimendua dago Alde Zaharrean. Goizean produktu eta artisauen azoka dago Alde Zaharrean, eguerdian, bertsolariak balkoitik balkoira kantuan Sanjuan Iturrin, Herri Bazkaria, sagardo dastaketa… bada zer ikusi eta zer gozatu Zumaian gaur. Jaian egitaraua eta gaur goizeko argazki batzuk.
EGITARAUA
10:00 Baserriko gaien azoka
Hala Dzipo txalapartarien saioa
10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak
Trikitxas bikotearen saioa
11:00 Inpernupeko joareen ekitaldia
11:30 Upela plazaren parean, salda
12:00 Sanjuaniturri parean, balkoitik balkoirako bertso saioa: Igor Elortza eta Julio Soto
14:30 Herri bazkaria (txartelak Turismo bulegoan abuztuaren 2tik aurrera)
Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin
18:00 Plaza bertan Izer eta Alabierrekin erromeria
18:30 Beti Jai fanfarrearen kalejira
19:00 Sagardo dastaketa
23:00 Kofradian, erromeria Bide Batez taldearekin



