Euskal Jai Eguna hasi da
Gaur egun osoan ekintza eta ekitaldi ugari izango dira herriko alde zaharrean. Goizeko 10:00etatik aurrera elikadura eta artisau azoka dago alde zaharrean.
Egitaraua:
10:00etatik aurrera: Alde Zaharrean, artisau eta elikagai azoka.
10:30etatik aurrera: Infernupeko Joaldunen kalejira, herrian zehar.
12:00etan: Salda, Upela plazaren parean.
12:30etan: Balkoitik balkoira bertso saioa Sanjuaniturrin. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Jon Maia.
14:30etan: Bazkari herrikoia: Paella erraldoia. Bazkaria alaitzeko Joxe Mendizabal.
Jarraian, kuadrillen arteko herrikirolak, Odietan.
Txikitxas bikotearekin erromeria plazan.
18:00etan: Ordu berean, gaztetxoentzako erromeria Alondegiko plazan.
18:30etan: Sagardo dastaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Iraunkorra txarangaren kalejira.
Bide batez taldearekin erromeria, Kofradian.
Eguneko argazkiak:



