Euskal Jai Egunean eta Olarro Egunean lana egiteko eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14tik 28ra izango da

2014/07/08

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarte independienteek izango dute egun horietan lan egiteko aukera.

Euskal Jai Egunerako baldintzak


Datorren ABUZTUAREN 8an ospatuko da EUSKAL JAI eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango ditugu egitarauaren barne, eta bietan ere taldeentzako moduko lana aurreikusi da.


BAZKARI HERRIKOIA ZERBITZATZEA: talde batentzat lana

Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak.

Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko  sukaldari taldearekin lotuko  da.

SAGARDO DASTAKETA

10 sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira.

Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak.

IZENA EMATEKO EPEA: uztailaren 14tik 28ra arte, Alondegia kultur etxean. 943861056 / kultura@zumaiakoudala.net 

Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.

Nor aurkez daiteke?

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.

Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.

 

Olarro Eguna

 

Datorren irailaren 20an ospatuko den Olarro Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dira. Egun horretan gastronomiak garrantzi handia du eta olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izaten dira txosnetan nahiz elikagaien azokatxoan. Guzti honek lan handia eskatzen du eta Zumaiako elkarteei laguntza eskatu nahi diegu aurtengoan ere.

 

TXOSNETAKO LANA: hainbat taldentzat lana, txosna bakoitzean talde bat

Taldeak zozketaren bitartez aukeratuak izango dira eta postuetan lortutako etekina ere haientzat izango da. Zozketan lehentasuna izango dute aurreko urtean parte hartu gabe geratu zirenak.

Aurten TXOSNAK ondorengo lekuetan ipiniko dira, batzuk goizez bakarrik eta besteak goiz eta arratsaldez:

1.    Eusebio Gurrutxaga plazan

2.    Taxi Geltokiaren parean

3.    Ekin elektrizitatearen aurrean

4.    Alondegia pareko plazatxoan

5.    Amaiako plazan

6.    Gernikako parkean

 

Betebeharreko lanak: ostegun eta ostiralean, talde bakoitzetik 12 lagun olagarroa moztu eta brotxetak egiteko. Larunbatean, olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeak azpiegitura montatu beharko du eta furgoneta bat ezarri beharko du. Edariak ere taldearen esku izango dira. Goizeko 9 etan hasi eta 23.00ak aldera arteko lana izango da, Olarro egun bertakoa. 

Txosna guztietan ordutegia eta prezioak berdinak izango dira. Prezio herrikoiak eskaintzen dira. 

 

BAZKARI HERRIKOIA ZERBITZEA: talde batentzat lana

Lan honetako ezaugarri nagusiena da 550 lagunei herri bazkaria zerbitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea.

Montatze-desmontatze lanen koordinazioa Udaletxearen eta herri bazkariko  eta txosnetako kudeatzaileen artean egingo da.

 

IZEN EMATE EPEA: uztailaren 14 tik 28ra arte, turismo bulegoan: 943143396 edo turismoa@zumaia.net

 Argibide zehatzagoak emango dira abuztuan egingo den bileran. Bilera horretan lan bakoitzaren betebeharrak zehatz-mehatz zein diren azalduko dira eta iaz erreserban geratu ziren taldeek lehentasuna izango dute. Zozketaren ondoren talde bakoitzak zein tokitan lan egitea tokatu zaion jakin ahal izango du. Laneko baldintzak betetzen ez dituen taldea datorren urtean zozketatik kanpo geratuko da.

  

Nortzuk aurkez daitezke?

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarte independienteak.

Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

 

Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat edariak banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.