Euskal Jai Egunean, gaueko autobus zerbitzu berezia
Bihar, irailak 9, Euskal Jai Eguna izango da Zarautzen, eta Euskotrenek bihartik etzi arteko gauerako autobus zerbitzu berezia jarri du. Horrela, irailaren 9tik 10erako gau horretan 12:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan Zarauztik irtengo dira, eta kostako bidetik, herri guztietan geldialdiak eginez Azkoitia arteko ibilbidea egingo du. Zarautzen San Pelaion, Gurutze Gorri aurrean eta Argi kafetegiaren aurrean egingo ditu geldialdiak autobusak. Trenei dagokienez, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzu bereziak ere izango dira.



