Euskal jai egunean lan egiteko jendea behar da

2011/08/05

Gaur zortzi (hilak 12) ospatuko da Euskal jai eguna Zumaian, eta egun osoko egitarau oparoa behar bezala betetzeko, lanerako jendea behar da. Herri bazkarian laguntzeko behar da jendea, zehazki: paella erraldoia prestatzeko eta bazkaria banatzeko. Laguntzeko prest dagoenak deitu dezala Alondegia kultur etxera (943 86 10 56).

Euskal jai eguna gerturatu ahala egunean dena prest izateko lanean ari da Kultura saila, eta egun horretan lanean aritzeko jendea behar du. Arratsaldeko sagardo dastaketarako topatu du jada jendea, Boxeo taldeak hartu baitu bere gain lan hori, baina bazkari herrikoian laguntzeko jende gehiago behar da. Paella erraldoia egingo dute bazkaltzeko, eta jatekoa prestatzen eta banatzen laguntzeko behar dira herritarrak.

Interesatuek Alondegia kultur etxera deitu behar dute: 943 86 10 56.

Gaur zortzi, abuztuaren 12an ospatuko da Euskal jaia, eta honako egitaraua izango du:

10:00etan hasita, EUSKAL JAI EGUNA: musikaz blai, “Hala Gera” albokariak, Iturengo Joaldunak, Trikitxas trikitilariak eta HALA DZIPO txalapartariak.

 

10:00etatik 14:00etara Alde Zaharrean, artisauak eta elikagai postuak

11:00etan hasita, HAURRENTZAT TAILERRAK Parrokiko plazoleta eta San Juan iturrian: kandelak, otargintza eta Euskal ikurrak.

 

12:00etan  Upela plazaren parean, SALDA.

12:30ean balkoitik balkoirako Bertso Saioa Sanjuaniturrin: Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

 

14:30ean, BAZKARI HERRIKOIA: paella erraldoia.

 

 (Txartelak salgai  daude jadanik Turismo bulegoan: 8 eurotan // haurrentzat 3 eurotan)

 

Bazkaria alaitzen, kantu-saioak Joxe Mendizabalekin.

 

18:00etan hasita Ostolaza eta Txapartegi trikitilariekin ERROMERIA  Eusebio Gurrutxaga plazan.

Plazan bertan: San Pedro Txikiren txorixo pintxoak, Erkibe taldearen Taloak, Euskal pastela eta gazta.

 

18:30ean SAGARDO DASTAKETA

Ordu berean, Iraunkorrak txarangaren kalejira.

 

22:30ean, Kofradian, erromeria BIDE BATEZ taldearekin