Euskal Jai Egunean, trafikoa moztuta autoentzat Alde Zaharrean
Ostiralean, abuztuak 7, Euskal Jai Eguna ospatuko da Zumaian, eta goizean goizetik garaiko produktuen eta artisauen azoka izango da Alde Zaharrean. Hori dela eta, Angeles Sorazu kalean trafikoa moztuta izango da 9:30etatik 14:30ak ingurura arte, eta inguruko kaleetan ere ezingo da aparkatu.



