Euskal Jai eguneko artisau azokan postua jartzeko eskaera egin daiteke jada
Uztailaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera azokan postua jarri nahi dutenek, egoitza elektronikoaren bitartez.
Abuztuaren 7an izango da 2026ko Euskal Jai eguna Zumaian. Urtero legez, jarduera ugari izango da, besteak beste, baserriko bizitzarekin eta euskal kulturarekin lotutako elikagaiak eta produktuen azoka Foruen plazan. Azokan postua jarri nahi dutenek uztailaren 10era bitarte aurkeztu beharko dute eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez.



