Euskal jai eguneko bazkarirako txartelak salgai
Salgai daude dagoeneko Euskal Jaiko bazkaritarako txartelak turismo bulegoan. Aurreko urteetan bezala, helduak 8€ eta haurrak 4€.
Bazkaria beheko plazan izango da eta hauxe da prestatu dugun egitaraua:
12, ostirala EUSKAL JAIA
10:00 Baserriko gaien azoka
Hala Dzipo txalapartarien saioa
10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak
11:00 trikitilariak
12:00 Kofradian eta 12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Agin Laburu eta Uxue Alberdi
14:30 Herri bazkaria
Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin
18:00 Plaza bertan Maddalen eta Jagobarekin erromeria
18:30 Saregileen plazan Joxe Mendizabalekin dantzaldia
19:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira
Ordu berean plazan, Sagardo dastaketa
23:00 Kofradian, erromeria Egan taldearekin



