Euskal Jaiak aldaketak ekarriko ditu ibilgailuen joan-etorrian
Datorren ostiralean ospatuko da jai hau, eta aldaketa nagusiak herriko Alde Zaharrean emango dira. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean egitarauko ekintza gehienak bertan burutuko dira, eta beraz, larrialdietako ibilgailuak soilik sartu ahal izango dira
Datorren abuztuaren 7an (ostirala) Zumaiako Euskal Jaia ospatuko da eta honek ibilgailuen joan-etorrian aldaketak eragingo ditu gutxi gora-behera goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean. Tarte horretan, ibilgailuek ezin izango dute herriko Alde Zaharrean barrena ibili, larrialdietakoak izan ezik.
Ondorioz, Erribera 1 eta 1Bis ateetako garajeetara eta aparkatzeko guneetara iristeko bideak Zuloaga Plaza eta Bonifazio Etxegarai izango dira; herriko kutxa gehienak aurkitzen diren ertzetik zeharrekoa alegia.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, kaleetan zehar ibiliko den jendea ugaria eta trafikoa ohikoa baino astunagoa izango den arren, ez da beste inolako aldaketarik espero.
Euskal Jaietako egitaraua
- - 10:00etan Txupinazoa eta egunari hasiera
- UGARTE ANAIAK txalapartariarekin batera Azokaren Irekiera
- Alde Zaharrean: Baserriko gaien azoka. Haurrentzat Tailerrak
- HALA GERA albokarien eta dultzainarien kalejira
- ITURENGO JOALDUNAK
- - 12:00etan Kofradian salda
- - 13:00etan Balkoitik balkoirako bertso saioa San Juan Iturri inguruan eta ZAZPI ASTOREN GAINEAN bertso-txikiteoa trikitilarien laguntzarekin. Bertsolariak: Iñaki Apalategi, Aitzol Barandiaran eta Jon Martin
- - 15:00etan Bazkari herrikoia Eusebio Gurrutxaga plazan: Paella erraldoia (eguzkiaz edo euriaz babesteko karpa jarriko da). Txartelak Turismo Bulegoan eros daitezke, helduek 8€ eta haurrek 3€ ordainduta. Menua: paella, euskal pastela eta sagardoa edo/eta ura.
- - 18:00etatik aurrera Kantauri plazan, sagardo dastaketa eta erromeria ERDIZKA LAUETAN taldearekin
- - 23:00etan Berbena Kofradian, TRAKETS taldearekin
Oharra: Euskal Jai egunean bazkaria edo/eta sagardoa ateratzeko lan egin nahi baduzue, jarri harremanetan 943 86 10 56 telefono zenbakian edo Foronda Kultur Etxean.



