Euskal Jaiak hartu ditu kaleak

2011/08/12

Txupina bota ondotik, soinu, alboka eta txalaparta doinuak dira nagusi Alde Zaharrean, eta joaldunak ere herriko kaleak zeharkatzen ari dira. Artisau eta bertako produktu postu ugari daude Alde Zaharrean: jakiak, baserritar jantzian, egurrezko tailak, otzareak... Giro aparta nagusi da.

barrurako5.JPGEuskal Jaia nagusi da Zumaiako kaleetan goizeko 10:00k geroztik. Txupina bota, eta txalapartariak izan dira aurrenak kaleko doinuak janzten. Udaletxe aurrean jo dituzte aurreneko ttakun-ttakunak, eta horren ondotik hasi dira joaldunak kalean gora eta kalean behera. Albokariak ere agertu dira, eta egin dute euren saioa udaletxe aurrean; orain kale bazterrak alaitzen ari dira. Eta beste horrenbeste ari dira tritikitilariak ere: Alde Zaharrean euskal musika da nagusi.

Bitartean, jendea batea eta bestera dabil, artisauen eta baserritarren postuei begira. Ugari daude: baratzeko produktuak, ogiak, txanpaina... artisauen artean, berriz, egurra tailatzen, ehunak egiten, baserritar trajeak erakusten, otzareak egiten, pilotak moldatzen... denetarik daude.

Umeentzako artisau tailerrak ere hasi dira, eta egurdiko salda eta bazkaria prestatzen ari dira dagoeneko.

Eguzkia oraindik atera ez bada ere, giro beroa nagusi da, beraz, Zumaiako kaleetan. Eta hau hasi besterik ez da egin. Hona hemen, hemendik aurrerako eguno guztiko egitaraua.

14:00 artisau eta baserriko produktuen postuak, Alde Zaharrean

12:00etan  Upela plazaren parean, salda.

12:30ean balkoitik balkoirako Bertso Saioa Sanjuaniturrin: Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

13:00etan  Upela plazatik irtenda, Zumaiako Kantuzaleen kalejira.

14:30ean, bazkari herrikoia: paella erraldoia.

Bazkaria alaitzen, kantu-saioak Joxe Mendizabalekin.

18:00etan hasita Ostolaza eta Txapartegi trikitilariekin erromeria. 

18:30ean sagardo dastatzea.  

Ordu berean, Iraunkorrak txarangaren kalejira.

22:30ean, Kofradian, erromeria Bide Batez taldearekin.

barrurako3.JPG

barrurako1.JPG

barrurako6.JPG