Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sentsibilizazio kanpaina abiatu dute Zumaia-Deba Biotopoan, inguru naturalaren ezagutza eta errespetua sustatzeko
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Zumaia-Deba Biotopoaren kudeatzaile izanik, sentsibilizazio kanpaina jarri dute abian bisitarien artean landa gunearekiko errespetuzko jarrera sustatu eta erabilera publikoa eta baserritarren jardueraren arteko bateragarritasuna errazteko
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera,
abiatu duen sentsibilizazio kanpainaren helburu nagusia da landa eremuan
baserritarrek burutzen duten jarduerak biotopoko paisaiaren kontserbazioan duen
garrantziaz kontzientzia hartzea da.
Honela, ekimen honen baitan, 6 informazio-gune prestatu dira jende gehien
dabilen ibilbideetan barrena. Puntu edo gune hauetako bakoitza erraz
identifikatu ahal izango dute bisitariek, landa-paisaiarekin bat datozen
elementu tipikoak erabili direlako horretarako, eta horietako bakoitzean mezu
ulerterraz bat ageri da ingurumenarekiko eta baserritarren jarduerarekiko
errespetua sustatuz (*hurrengo orrialdeetan ikusi). Honela, belar bolak,
txakur-txabola, esne marmitak, traktore baten gurpila, etabr, aurkituko ditu
bisitariak bidean eta gogoraraziko dio zein garrantzitsua den baserri-jarduera
paisaiaren kontserbaziorako.
Hain justu, inguruko baserritarrek modu aktiboan parte hartu dute kanpaina honen prestaketan, euren kezkak azalduz eta puntu bakoitzean mezu egokiak igorriz. Geoparkeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, egitasmo honen bitartez, erabilera publikoa, tradizioa eta baserri-jarduera bateragarri egin nahi dituzte, eta Geoparkeko Flyscha ezagutu asmoz seinaleztatutako ibilbideak erabiltzen dituzten bisitariei erantzuna ematea.
Aurkezpenean, baserritarrekin batera, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente Leire Barriusok eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuburu Iñigo Mendiola izan dira, besteak beste.



