'EUSKAL KULTURAREN KOLOREZ' JANTZIKO DIRA HERRIKO KALEAK

2016/07/08

Uda honetan Zumaiako Udalak, Distira argazki elkartearekin elkarlanean, herriko 14 argazkilariren lanak kokatuko ditu herriko kale eta txokoetan. Lehendabiziko lanak jada jarri dituzte.

3x2 metrotako argazkiak ikusi ahal izango ditugu Joxe Juan Azkue, Leire Zearreta, Angel Maluto, Luis Mari Alkorta, Ricardo Txapartegi, Ainhoa Sanchez, Imanol Manterola, Carlos Callejo, Maite Etxabe, Juan Ramon Zearreta, Soraya Lopez, Idoia Zearreta, David de Llodio eta Jorge Murgiondori esker.