Euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarria, forondan

2011/10/26

Aurreko legealdian onartutako mozio batean onartu bezala, Zumaiako Udalak Euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzen duen lema daraman banderola jarri du Forondan. Erabakia hartu zenean, bi aldiz ezarri zen Udaltzaingoaren egoitzaren gainean, baina bi aldietan hautsi zuten ezezagunek. Mozioa bete asmoz, eta Euskal Herrian egoera berria kontuan izanda banderola berriro ezartzea erabaki du, oraingoan Forondan.