Euskaldun zahar bat behar du Mintzalagun programak

2014/10/20

Ostegunetan, 17:00etan bilduko litzateke taldea, ordubetez, eta euskaldun zaharraren zeregina, euskaraz hitz egiteko laguntza ematea, izango litzateke. Ez besterik. Animatu!

 

Badira urte batzuk Zumaian MINTZALAGUN programa abian dela, astean behin ordubetez taldean euskaraz hitz egitea du helburu programa horrek. Euskara ikasten ari direnek ikasitako hori praktikan jarri ahal izan dezaten.

Ikasturte honetan oraingoz bi talde daude eta beste talde bat osatzeko euskaldun zahar bat falta da! 


Talde hau OSTEGUNETAN bilduko da 17:00etan eta hiru lagun daude euskaldun zaharraren zain. Beraiek euskara praktikatzeko laguntza behar dute.

Dedikazioa astean ordu betekoa izaten da, ez da besterik behar. Beraz, ostegunetan 17:00etan libre diren herritarrek mesede handia egin dezakete.


Interesa dutenek, honako lekuetara jo dezakete: 

-        Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezake, goizez  (943865025 luzapenak 109/110)

-        Zumaiako AEK euskaltegira jo dezake, goizez edo arratsaldez ( 943860248)