Euskara ahoan
Urola Kostako Udal Elkartea eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek 'EUSKARA MENUAN' kanpaina dute abian, herriko taberna, kafetegi eta jatetxetako kartak eta menuak euskaraz jartzeko. Udaberri eta udari begira, helburu hori ahalik eta establezimendu gehienetara zabaldu nahi da eta horretarako antolatu da, hain zuzen ere, kanpaina.
Menu eta kartak euskaraz jartzearekin batera, bezeroek euskaraz eskatzea ere lortu nahi da eta, beraz, ostalarien ahalegina eta euskaraz eskatzen duten bezeroen jarrera bultzatuko da, sarien bidez.
Datuak
Hilabetez Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako jatetxeak bisitatu dira eta menua euskaraz jartzeko laguntza eman zaie: itzulpenak, zuzenketak, interneteko tresnen informazioa…
Hona hemen bisita horien emaitza:
Guztira 190 jatetxerekin harremanetan jartzea lortu da (bisita edo deiak). 140 jatetxe inguruk erabaki dute kanpainak parte
hartzea (batzuk itxita daude, oporraldia, edo ez zaie interesatu).
Guztira 60 eskaera jaso eta entregatu dira(itzulpenak, zuzenketak…).
Jasotako datuen arabera, honako ondorioak atera dira:
- Bisitatutako jatetxeen %75 inguruk menua euskaraz ere badu
- Menua aldatuz egunero idazten diren arbela eta testuetan nabarmen jaisten da euskararen erabilpena. Hori konpontzeko, interesa duten jatetxeei laguntza pertsonalizatua eskaintzen ari gara, horretarako interneten eskura dituzten tresnak erakusten.
Kanpainaren bigarren zatia: eskatu euskaraz
Jatetxeek egin dute beren ahalegina menua euskaraz jartzen. Orain, bezeroaren txanda da. Parte hartzea erabaki duten establezimenduetan euskaraz eskatzen duen bezeroari txartel bat emango zaio, zozketa batean parte hartzeko. Zozketa-txartelean, bere datuez gain, euskaraz eskatu duen platera edo menua idatzi beharko du bezeroak.
Txartelak horretarako jarritako kaxa batean jasoko dira eta epea amaitutakoan zozketa egingo da.Sarien zozketarekin amaituko da kanpaina, martxoaren 23an. Sari gisa, 60 euroko balioa duten 20 txartel zozketatuko dira, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan bazkari edo afariak egiteko.



