Euskara, bestela ez gara 2018ko hitzaldi zikloa Zumaian

2018/02/08

Otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean 4 saio eskainiko dira hitzaldi zikloaren baitan. Azken bi saioak Euskaraldia ekimenari lotuagoak egongo dira eta horien helburua izango da ekimena abian jartzea.

Urtero bezala, euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak. Horren baitan, otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean, guztira 4 solasaldi eskainiko ditu eta guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan. Aurtengoak honako hauek izango dira:

Otsailak 14

  • Imanol Azkue: Euskara gara Zumaian

Otsailak 21

  • Kike Amonarriz: Euskarak 365 egun Zumaian

Otsailak 28

  • Euskaltzaleen Topagunea: Euskaraldia Zumaian, PREST? (lehen saioa)

Martxoak 7

  • Euskaltzaleen Topagunea: Euskaraldia Zumaian, GOAZEN! (bigarren saioa)

Aurtengo hitzaldi zikloa Euskaraldia ekimenari lotua egongo da hein handi batean eta ildo horretan azken bi jardunaldiek helburu izango dute ekimen hori abian jartzea,  Zumaian Euskaraldia indarrez aurrera eramateko.