'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa izango da otsailean, Zumaian
Otsailaren 1ean hasiko da zikloa Fermin Etxegoienen 'Euskara eta estetika' hitzaldiarekin. Asteazkenetan izango dira hitzaldiak 19:00etatik aurrera, Alondegian.
Otsailean Zumaian euskararen inguruan hausnarketa egiteko hitzaldi zikloa antolatu dugu, gure hizkuntzari hainbat ikuspuntutatik begiratzea da helburua, ahalik eta argazkirik osatuena egite aldera.
Otsailaren 1ean 'Euskara eta estetika' Fermin Etxegoien
Esperientzia linguistikoa esperientzia estetikoa da “beste edozer” baino lehenago. Ondorioz, “Euskara estetika izango da ala ez da izango”. Motibazio estetikoa motibazio identitarioaren gainetik dago.
Otsailaren 8an 'Abertzaleak eta euskara' Joxe Manuel Odriozola
Abertzaleen munduan euskararen inguruan dauden jarrera eta ikuspegiak dira eztabaidagai. Izan ere, iritzi trukea planteatzen da, abertzaleen artean euskararen garrantzia edo garrantzia eskasa euskal nazio-identitatearen mamitze lanetan. `
Otsailaren 15ean 'Norabideari begiratu batzuk' Jon Sarasua
Euskal hiztun komunitatearen berreskurapen partzial baten aroa bizi izan da azken bost hamarraldiotan. Aro horri, begiratuta ikasteko asko dago hortik eta hainbat ahalegin-ildok zentzu handia izaten segitzen du. Bestetik, ordea, desafio zahar eta berri lodi xamarraren aurrean aurkitzen da hiztun komunitatea.
Otsailaren 29an 'Eta Zumaian, bagara?' Mahai-ingurua
Hainbat zumaiar jarriko dira mahaiaren bueltan: Jon Maia (Idazlea, bertsolaria, kultur eragilea…), Josu Waliño (idazlea, Elhuyarreko Berrikuntza eta proiektuen zuzendaria, Baleikeko kidea…), Markel Peñalba (Bertso irakaslea, gai jartzailea, eta gazte mugimenduko kidea) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria eta Hizkuntza aniztasunaren ikerlaria). Aurreko hitzaldietan esandakoak eta beste ideia batzuk jaso eta Zumaiako testuingurura ekartzen saiatuko dira. Zein dira Zumaian euskara gehiago erabiltzeko gakoak? Zumaiarrak jabetzen al dira euskararen garrantziaz eta euskaldunon erantzukizunaz?...



