'Euskara bestela ez gara' zikloan, gaur (martxoak 5) Xabier Azkue Zumaiako egoeraz ariko da

2014/03/05

"Nola dago gaur egun euskal kultura Zumaian? Zer egiten dute herriko kultur elkarteek eta zer egin dezakete euskara indarberritzeko?" bi galdera horiei erantzuna ematen saiatuko da Xabier Azkue. Kulturarekin lotutako 28 talderen datuak eta erantzunak jaso ditu, eta haien arteko harremanak eta euskal kulturarekin duten lotura mapa moduko batean irudikatu. Oro har, taldeek euskara eta euskal kultura bultzatzeko zer egin dezaketen aztertu du, batez ere Bertso Eskola eta Baleike bezalako elkarteetan. Taldeen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzeko proposamen batzuk ere egingo ditu. Gaur, martxoak 5, 18:30etatik aurrera Alondegian izango da.