Euskara ikasleentzat diru-laguntza eskaera egiteko epea zabalik da uztailaren 15a bitartean
Irekita da pasa den ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskaera egiteko epea. Diru-laguntza hori eskatzeko azken eguna uztailaren 15a izango da, eta ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko dira diruz, aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza eta internet bidezkoak lagunduko dira. Laguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da Zumaian erroldatuta egotea eta ikastaroetan %80ko asistentzia izatea. Diru-laguntza eskariak udaletxean aurkeztu behar dira (8:00etatik 14:30ak bitartean).



