Euskara ikasteko aukera zabala
Euskara ikasi, landu edo hobetu nahi dutenek AEK euskaltegian izena emateko aukera paregabea dute Zumaian eta Urola Kosta osoan; irailaren 21ean amaituko da matrikulazio kanpaina.
Euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzat, aurtengorako ere ikastaro ugari antolatu ditu Urola Kostako AEK euskaltegiak. Iritsi da iraila eta ikasturtea hastearekin batera Urola Kostako AEK euskaltegiek ere ateak ireki dituzte. Beste urte batez, eskualdeko herritarrak euskalduntzeko ahaleginetan ariko da AEK eta horretara bideratuko ditu bere baliabide guztiak.
AEK-ren matrikulazio kanpaina “Ikasi eta landu euskara bizia” lelopean hasi zen irailaren hasieran. Goiburu horrek ederki borobiltzen du AEK-ren izaera, sortu zenetik egin baitu herritarrek eguneroko bizitzan beharko duten euskara irakasteko ahalegin pedagogikoa. Lan munduan erabili beharreko hizkera, lagun arteko mintza moldeak edo titulu homologatuak eskuratzeko hizkuntz mailak. Guzti-guztiak eskaintzen ditu AEK-ko lan taldeak. Beraz, euskara ikasi, landu edo hobetu nahi dutenek euskaltegian izena emateko aukera paregabea dute Urola Kosta osoan; irailaren 21ean amaituko da matrikulazio kanpaina.
Bestalde, euskara bizia ahalik eta gehien zabaltzeko helburu horri jarraituz, ikasturte honetan ere Mintzalagun programak jarriko dira martxan Urola Kostan. Euskaldun zaharren eta berrien arteko harreman sare horri buruzko informazioa nahi duenak ere AEK-ko ateak irekita izango ditu.
AEK euskaltegiek aurtengoan ere eskaintza zabala eskainiko dute. Hone hemen ikastarroen eskaintza:
CURSOS DE INICIACIÓN
EUSKALDUNTZE MAILA GUZTIAK (behe maila, tarteko maila eta goi maila)
TODOS LOS NIVELES DE EUSKALDUNIZACIÓN
C1 (EGA) PRESTATZEKO IKASTAROA
C2 (4. MAILA) ON-LINE
ALFABETATZE IKASTAROAK
GURASOENTZAKO IKASTAROAK
MINTZALAGUN TALDEAK
Eskolak astelehenetik ostegunera bitartean ematen dira, eta ordutegi malgua dute.
Izen ematea
AEKko ikastaroetan izena eman edo ikastaroen inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak, Zumaian AEKren euskaltegira joan, deitu edo idatzi beharko du 943 86 02 48 edo zumaia@aek.org). Goizeko 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara da bertako ordutegia.



