Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da
Uztailaren 15a arte izango da ikasturtean zehar egindako ikastaroetarako diru-laguntzak eskatzeko aukera.
Ikasturtean euskara ikasten aritu diren ikasleek diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dute Zumaiako Udalean. Uztailaren 15a bitartean dute aukera laguntza eskatzeko. Epe honetan, 2011-2012 ikasturtean egindako ikastaroetarako laguntza eskatu behar da. Udan egindako ikastaro edo barnetegietako egonaldietarako diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 1etik 15era izango da.
Diru laguntza eskaerarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Udalean:
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Matrikula ordaindu izanaren agiria.
- Asistentzia ziurtagiria (% 80).
- Langabe-txartela edo Gizarte Zerbitzuetako txostena (matrikularen %100 ordaintzeko)
Klikatu hemen eskaera orria ikusteko.



