Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 1etik 15era izango da irekita

2014/06/19

Eskaera orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko da uztailaren1etik 15era bitartean.

 

Irekitzear da ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskaera egiteko epea; eskaria aurkezteko epea uztailaren 1etik 15era bitartean izango da, eta ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko dira diruz, aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza eta internet bidezkoak lagunduko dira. Diru-laguntza eskariak Zumaiako udaletxean aurkeztu behar dira, eta honako baldintzak bete behar dira  diru-laguntza jasotzeko:

Betebeharreko baldintzak.

Zumaian erroldatuta egotea.

- %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea, gutxienez.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak.

- Eskabide orria beteta.

- Nortasun agiriaren fotokopia.

-  Matrikula ordaindu izanaren agiria.

- Asistentzia ziurtagiria (% 80).

- Langabe-txartela edo Gizarte Zerbitzuetako txostena (matrikularen %100 ordaintzeko)

 

Eskaera orria ikusi edo jaisteko klikatu hemen. 

Oinarriak ikusteko klikatu hemen.