Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean irekiko da

2019/06/21

Uztailaren 1ean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.

Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

-          Zumaian erroldatuta egotea

-          Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea

Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik; horietan gehienez ikastaroaren % 75 ordainduko zaie.  Lan egoera egiaztatzeko lan bizitzako agiria aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzak emandakoa. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroetarako direnean gehienez % 75 ordainduko zaie eta barnetegietakoak direnean % 50.

2018/2019 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiazta­tzen duten ikasleek, HABEk 2019. urtean egingo duen dirulaguntze­tarako deialdian parte hartu beharko dute. Zumaiako Udalaren dirulagun­tza HABEk emandakoaren osagarria izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-          Eskabidea beteta

-          Nortasun agiriaren fotokopia

-          Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria

-          Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.

-          Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada)

Eskaera epeak:

Lehen deialdia: uztailaren 1etik 15ra

Bigarren deialdia (udako ikastaroena): urriaren 1etik 15era  

Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dute eskura eskabidea, baita laguntzen deialdiari buruzko xehetasunak ere. Eskaera bide telematikotik egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.

Eskabidea

 

ZUMAIAKO UDALA

Zumaian, 2019ko ekainaren 21ean