Euskara ikasten aritu direnentzat diru laguntzak
Urriaren 1etik 15era izango dute euskara ikasten aritu direnek Udalak eskaintzen dituen laguntzak eskatzeko aukera.
1. DIRUZ LAGUNDUTAKO EUSKARA-IKASTAROAK
Ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko dira diruz, aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza eta internet bidezkoak.
2. BALDINTZAK
- Zumaian erroldatuta egotea.
- %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea, gutxienez.
3. LAGUNTZAK
Ohiko ikastaroak
Langabeek: matrikularen %100
Gainerakoek: matrikularen %75
Ikastaro trinkoak eta barnetegiak
Langabeek: eskola-orduen matrikularen %75 (gehienez 600 €)
Gainerakoek: eskola-orduen matrikularen %50 (gehienez 450 €)
Ikastaro trinkoak dira egunean 3 ordutik gorako ikastaroak (3 ordukoak barne). Barnetegietan ez dira ostatu-gastuak diruz lagunduko.
Autoikaskuntza
Langabeek: matrikularen %100 (gehienez 600 €)
Gainerakoek: matrikularen %75 (gehienez 450 €)
Oharra: Ikaslea langabea edo Gizarte Zerbitzuen erabiltzailea izanez gero, baldintza berezi horiei dagokien ehunekoa aplikatuko zaio egoera horretan egindako denbora tarteari. Bi egoera horiek behar bezala egiaztatuko dira, langabezia-txartelarekin eta Gizarte Zerbitzuen ziurtagiri edo txostenarekin.
4. ESKABIDEAK EGITEKO EPEAK
- Uztailaren 1etik 15era bitartekoa, ohiko ikastaroetarako (ikasturtean zehar egindakoak).
- Urriaren 1etik 15era bitartekoa, udako ikastaro eta barnetegietarako.
5. BESTE DIRU-LAGUNTZAK
Udalaren diru-laguntza bateragarria da beste diru-laguntzekin, betiere gainfinantziaziorik ez bada. Beste diru-laguntzaren bat eskatu edo eskuratu badu, eskatzaileak horrela adieraziko du Udalari egiten dion eskabidean. Udalak diru-laguntza emango dio guztira dagokion ehunekoa osatu arteko kopuruarekin.
6. AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
- Eskabidea (beste diru-laguntzen aitorpenarekin)
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Matrikularen ordainagiria
- Euskaltegiaren ziurtagiria (maila, datak, ordu kopurua, asistentzia...)
- Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: langabezia-txartela edo gizarte zerbitzuen txostena.



