Euskara Menuan kanpainako sariak

2015/04/07

Eskualdeko 95 jatetxek parte hartu dute kanpainan eta 5.414 zozketa txartel banatu dira, euskaraz eskatu duten bezeroen artean. 20 bezerok saria eskuratu dute, 60,00 euroko gastua egiteko txartela

Urola Kostako Udal Elkartea eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalak "EUSKARA MENUAN" izeneko kanpaina burutu dugu , gure herriko taberna, kafetegi eta jatetxetako kartak eta menuak euskaraz jartzeko.

Horrekin batera, euskaraz eskatu duten bezeroek zozketa batean parte hartu dute: 60,00 euroko 20 sari, parte hartu duten jatetxeetan gastatzeko.

Kanpainaren datuak

Hilabetez Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako jatetxeak bisitatu ditugu eta menua euskaraz jartzeko laguntza eman diegu: itzulpenak, zuzenketak, interneteko tresnen informazioa... 

Guztira 191 jatetxerekin jarri gara harremanetan eta honako lanak egin ditugu:

  • Itzulpenak eskatu dituzten jatetxeak, 28
  • Karta/Menu orriak, 34
  • Kopiak, euskarri ezberdinak, 160
  • Baliabide informatikoak erakutsi, 17
  • Ikastaroetan interesa, 9

Kanpaina: bezeroak

Bigarren zatia bezeroek euskaraz eskatzeko kanpaina izan da. Kanpaina horretan 95 jatetxek jarri dituzte kaxak eta banatu dizkiete euskaraz eskatu duten bezeroei zozketarako txartelak. Guztira 5.414 txartel banatu dira euskaraz eskatuta bost herrietan.

Zozketa

Kaxetan jasotako txartelekin zozketa egin da. 60 euroko balioa duten 20 txartel zozketatu dira, kanpainan parte hartu duten establezimenduetan bazkari edo afariak egiteko.

Hona hemen saridunen zerrenda:

  1. Kepa Osa
  2. Joseba Arakama
  3. Ainara Larrión Ramiro
  4. Kemen Atxurra Badiola
  5. Esther Arruti
  6. Rafa Delgado
  7. Tere Lizarreta
  8. Irati Iturria
  9. Intza Altuna
  10. Ana Zeziaga
  11. Ernesto Glass
  12. Itziar Gillenea
  13. Leire Bitegi
  14. Hodei Etxaniz
  15. Maider Arrizabalaga
  16. Susana Arrillaga
  17. Iñaki Odriozola Arrieta
  18. Aitor Blanco lakuntza
  19. Maider Bracamonte Sanchez
  20. Izaro Altuna Larrañaga

Saridunek maiatzaren 31ra bitarteko epea dute parte hartu duten jatetxeetakoren batean 60,00 euroko gastua egiteko (prentsa-oharraren amaieran dator zerrenda). Udal Elkartea harremanetan jarriko da saridunekin.

Balorazioa

Kanpaina honek erakutsi digu eskualdeko jatetxeen %75 inguruk ohiko menu eta kartaren euskarriak euskaraz ere badituztela, baina aldatzeko edo egokitzeko unean edo eguneroko testuak idazteko orduan (arbeletan, eguneroko euskarrietan) zailtasunak dituztela eta sarri ez dutela euskara erabiltzen. Horri irtenbidea emateko baliabide informatikoak erabiltzeko prestakuntza eta euskaraz idazteko eta trebatzeko prestakuntza eskaintzeko asmoa du Udal Elkarteak.

Bezeroek kanpainari oso erantzun ona eman diote eta 5.400 txartel inguru jaso dira kaxetan. Horrekin batera, aipatzekoa da parte hartu duten jatetxeen jarrera eta ahalegina.

Hori guztia kontuan hartuta, Udal Elkartearen eta udalen balorazioa ona da.

Zumaian parte hartu duten jatetxeen zerrenda

       

            ALGORRI JATETXEA

            BATZOKIA BAI-BIDEA

            BEHEKO PLAZA JATETXEA

            GAROA

            GOIKO

            GURE TXOKOA

            IDOIA

            ITXASO TABERNA

            ITZURUN TABERNA

            JUSTA

            KAIA KAFETEGIA

            KALARI TABERNA

            KANTAURI TABERNA

            KRESALA TABERNA

            LA PRIMAVERA PIZZERIA

            LAGUN ARTEA

            TRAPAIA

            TTAKUN

            TXIMISTA

            ZALLA TABERNA

            ZUMAIA HOTELA