Euskara Zerbitzuak merkatarientzat prestatutako inkesta betetzeko azkeneko egunak
Merkataritzan euskara bultzatzeko eta zumaiarron hizkuntza-jokabideak ezagutzeko, ekimenaren baitan, merkatariei zuzendutako inkestak ari da jasotzen Euskara Zerbitzua. Bihar, osteguna, izango da inkesta bete eta entregatzeko azkeneko eguna.
Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzua merkataritzan euskara bultzatzeko asmoz, zumaiarron hizkuntza-jokabideak ezagutzeko eta honen inguruan pentsarazteko ekimena garatzen ari da aurten. Martxoan, zumaiarrok kontsumitzerakoan zein hizkuntza erabiltzen dugun aztertu zuen, inkesta baten bidez. Bezero gisa nola jokatzen dugun, azken finean. Orain, berriz, merkatarien txanda da. Merkatariek, saltzerakoan, zein hizkuntza erabiltzen duten aztertuko da.
Horretarako, inkesta bat banatu zaie merkatariei dendaz denda, tabernaz taberna eta jatetxez jatetxe. Inkestaren euskarazko bertsioa eskuratzeko sakatu hemen eta hemen gaztelerazkoa eskuratzeko.
Inkestak jaso ondoren, ondorioen berri emango du Euskara Zerbitzuak.
Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, ekainaren 10 baino lehenago utzi beharko dute inkesta, beteta, Udaletxean edo Turismo Bulegoan eta zozketa batean parte hartuko dute: Zelai Hotelean 2 lagunentzako bazkaria eta talasoterapiako zirkuitua.
Udalak Merkatarien Elkarteari eskerrak eman nahi dizkio, ekimen hau garatzen laguntzeagatik.



