Euskara Zerbitzuko inkesta erantzun duten merkatarien ustez, bezeroak euskaraz egitea da bidea

2010/07/08

35 establezimendutako ordezkariek erantzun dute inkesta eta guztiek uste dute bezeroari zerbitzua bere hizkuntzan ematea garrantzitsua dela.

 

Zumaiako merkatariek bezeroekin zein hizkuntzatan egiten duten ezagutzeko eta gai honen inguruan hausnartzeko, merkatarien artean inkesta bat egin du Zumaiako Euskara Zerbitzuak ekainean.

Denera, 35 izan dira inkesta erantzun duten establezimenduak eta hauek izan dira erantzunik esanguratsuenak:

- Denek pentsatzen dute garrantzitsua dela bezeroari zerbitzua bere hizkuntzan ematea eta honek eragina duela zerbitzuaren kalitatean.

- 10etik 8k nahiko lukete beraien establezimenduan euskara gehiago erabiltzea.

- Euskaraz komunikatzeko zailtasunak dituzten merkatariek, edo euskaraz hitz egiteko gai ez direnek, ondo ikusten dute bezero euskaldunak beraiei euskaraz egitea. Nahiz eta euskaraz erantzuteko gai ez izan, euskaraz ulertzen dutela diote eta, horregatik,  hori izan daitekeela bide egokia, bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntzan egin ahal izatea, alegia.

Emaitza guztiak eskuragarri

Merkatariek erantzundako inkesten emaitza guztiak ondorengo dokumentuan ikusi ditzakezu. Klikatu hemen.