Euskaraldia ekimenak herritarren babesa jaso du

2018/01/26

Asteazken arratsaldean aurkeztu zien Euskararen Aholku Batzordeak zumaiarrei 2018an egingo den “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimena. Iniziatiba hori Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek (Jaurlaritza, Aldundiak, Topagunea, Kontseilua…) antolatu dute elkarlanean eta helburu du 2018. urtean ere euskararen erabilera areagotzen jarraitzea.

Bide horretan, aipatu ekimenak harrera ezin hobea izan zuen zumaiarren artean eta dagoeneko aurkeztu dira lehen parte-hartzaileak ere.

Datorren hilabetean, “Euskara bestela ez gara” hitzaldi zikloaren baitan jarraipena emango zaio ekimenari eta azken bi saioak hori abian jarri ahal izateko talde motorra sortzera bideratuko dira, ekimena Zumaian aurrera eramaten lagunduko duen taldea osatzera, alegia.