Euskaraldia ekimenaren berri emateko bilera egingo du Euskararen Aholku Batzordeak

2018/01/18

Aipatu bilera urtarrilaren 24ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan Oxford aretoan.

2018. urtea berezia izango da euskararen erabilera areagotzeko. Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek (Jaurlaritza, Aldundiak, Topagunea, Kontseilua…) Euskal Herri osorako  ekimen berritzaile bat antolatuko dute elkarlanean. “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” da horren izena eta herriz herri gauzatuko da. Bide horretan, Zumaian ere arrakastaz egitea eta herritarrak protagonista izatea nahi dugu.

Ekimen berezi hori zer den aurkezteko bilera ireki bat antolatu da datorren hilaren 24an, 18:00etan, Alondegian.

Euskararen Aholku Batzordeak herritar oro animatzen du ekimena ezagutzera eta bileran parte hartzera, guztien ekarpenak izango baitira aberasgarriak.