Euskaraldiari agur

2018/12/03

EUSKARALDIA antolatzen ibili garen taldeko kideon izenean, eskerrik asko 11 egun hauetan ariketa sozial eder honetan parte hartzen aritu zareten zumaiar guztioi.

Gaur amaituko da EUSKARALDIA, eta espero dugu zerbait aldatuko zela guztiongan: balio izan digula gogoeta egiteko, norberaren inguruan zer alda dezakegun neurtu eta urte osoan ohitura berriak sortzeko.

Guretzat, galdetegi zehatzei erantzutea bezain garrantzitsua da jakitea nola sentitu zareten egun hauetan, aldaketarik sumatu duzuen hizkuntza-ohituretan, zer arlotan, nolako ondorioak atera dituzuen… Horretarako, euskaraldia@zumaia.eus helbidera mezu bat idatzi eta bizipenak lerrotxo batzuetan idaztera gonbidatzen zaituztegu.

EUSKARALDIAk arrasto sakona utziko digun itxaropenez, ondo izan!