Euskaraldiko argazki erraldoia egingo da larunbatean

2018/11/29

Larunbatean, abenduaren 1ean, 12:00etan egingo da, Kofradiako plazan, Euskaraldiak Zumaian izan duen partaidetza islatzeko

Abenduaren 1ean, larunbatean, eguerdiko 12:00etan Kofradiako plazan argazki jendetsua atera nahi du Zumaiako EUSKARALDIA antolatu duen batzordeak, EUSKARALDIA eta Euskararen Eguna ospatzeko eta Zumaian izan duen partaidetza islatzeko.

EUSKARALDIA antolatzen ibili den taldeko kideek herritar guztiak eta, bereziki, euskaraldian parte hartu duten norbanakoak eta elkarteak gonbidatu nahi dituzte argazkia ateratzera eta ondorengo ospakizunean parte hartzera. Elkarte askok atera dute banaka argazkia, baina, orain, guztiok batera egitea da helburua.

Argazkia atera ondoren, denok Beheko plazara kantuz batera joatea eta mokadutxo bat eginez jaiari amaiera ematea da asmoa.