Euskararen alde lan egiteko prest?

2018/02/26

Oraintxe da garaia euskararen alde egotetik euskararen alde gauzak egitera igarotzeko. Horretarako, Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bi lan saio prestatu ditu; Euskaltzaleen Topaguneak bideratuko ditu eta helburua da lantalde bat eratu eta Zumaian EUSKARALDIA antolatzeko oinarriak jartzea.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da EUSKARALDIA, eta herritarrei eskatuko zaie inertziak apurtu eta hizkuntza portaerak aldatzea, euskara gehiago erabiltzeko. Euskal Herriko beste toki askotan ere hasi dira lanean, eta hementxe dugu aukera zumaiarrok aktibatzen hasteko.

Elkarrekin egingo dugu? 28 arratsaldean lehen saioa Alondegian. Zatoz!