Euskararen aldeko kamisetak eta argazkiak
Euskararen Aholku Batzordea, herriko beste hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean, EUSKARAREN ASTEA antolatzen ari da. Horren baitan, urtero bezala, Zumaian Saltaka aritzeko proposamena egin dute, eta egun horretarako EUSKARAZ BIZI NAHI DUT dioten kamisetak jarri dituzte salgai, 10 €-an. Ikastetxeetan haur eta helduentzakoak daude eskura, Oikian, Herri Eskolan (Aita Marin) eta Maria eta Josen; Lubaki kiroldegian eta turismo bulegoan, berriz, helduentzakoak bakarrik egongo dira salgai. Iaz talde eta elkarteekin egin zenaren antzera, aurten planteamendu zabalagoa egin da: kamisetekin eta/edo banderekin argazkiak ateratzera gonbidatu nahi dute jendea (bakarka, binaka, familiarekin, koadrilarekin, lankideekin, ikaskideekin...) eta argazkiak helbide honetara bidali behar dira: euskaratxanpan@zumaiakoudala.net. Azaroaren 25a baino lehen jasotzen diren argazki guztiak panel handi batean jarriko dira, eta abenduaren 1ean Torreberri inguruan egongo da ikusgai. Euskararen asteko egitarau osoa laster iragarriko dute antolatzaileek.



